miércoles, 14 de abril de 2010

Teknologia berriak hezkuntzan



Power Point hau aukeratu dugu IKT-ek egungo hezkuntzan duten eraginaz jabetzeko.

Gure gizartea hitz batzuetan definitzerakoan, informazio gizarteaz aritu gaitezke. Dakigunez eskola eta gizartea erabat elkarloturik doaz, hori dela eta, eskola gizartearen eskakizun berrietara moldatu beharrean aurkitzen da.

Eskola errotik aldatzeko beharrean irakasleen papera ere bestelakotu egiten da. Dagoeneko ez da soilik informazio teorikoaren emaile eta uneoro jakintzak berziklatu beharrean aurkitzen da. Hori dela eta IKT-en erabilera ezinbestekoaren aurrean aurkitu dira. Honen helburuak anitzak izango dira, norberaren esperientziarentzat onuragarria izateaz gain, ikasleen alorrean ere abantaila oro ekarriko ditu (interesa handitu, bere aktibotasuna bultzatu ...). Gainera, orainarteko baliabideen eskutik izan ditugun mugak apurtzeko bide ezin hobeagoa dugu, aukera zabalak daude baita betidanik ezagutu eta erabili ditugun testuliburuak erabat ordezkatu dezaketenak ere.