SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA

FITXA TEKNIKOA:
● Ikasturtea: 5. L.H.
● Ikasleen ezaugarriak: 25 neska mutil, 12 neska eta 13 mutil. Gela lasaia eta partehartzailea. Denak ondo konpontzen dira beraien artean. Hiperaktibitatea duen mutil bat dago, medikatua, baina oso integratua gelan. Ikasleek ordenagailu bana dute, honen erabilera menperatuz pixkanaka.
● Curriculumean duen kokapena:Natura, Gizarte eta Kultur ingurunearen ezaguera.

● Landutako Gaitasunak:
Oinarrizko gaitasunen artean:
 1.Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
 3.Ikasten ikasteko gaitasuna
 5.Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
 8.Norberaren autonomiaz bizitzen ikastea
Hezkuntza Gaitasun Orokorra
 1.Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea
 2.Ikasten eta pentsatzen ikastea
 6.Egiten eta ekiten ikastea
● Behar diren baliabideak:
 Ordenagailua
 Pantaila taktila
 Koadernoa, boligrafoa …
● Ikasleen partaidetza: Aktiboa izan behar du
● Irakaslearen papera: ikasleen aurrezagutzak jakin behar ditu. Horrela, ordenagailuez dakitena galdetuko die lehenik eta gero gaiari buruz, “DIGESTIO APARATUA”, dakitena. Hauek jakin ondoren , gaia azaltzeari ekingo dio, horretarako baliabide desberdinez baliatuko gara esaterako, mindomoa …




Sekuentzia Didaktikoaren helburua: bosgarren mailako haurrek digestio aparatuaren funtzionamendua eta atalak ezagutzea eta menperatzea. Jarrera egokia mantenduz eta betiere gaiarekiko interesa jarriz.



Ikasleen abiapuntua ikertzeko, aurreko irudian atalak kokatu beharko dituzte eta digestio aparatuan parte hartzen dutenak bereizi. Haurren motibazioa lantzeko eta bide batez haien aurre ezagutzen berri izateko, irudi berbera emango zaie kasu honetan izenak jarrita, haiek konpara dezaten.


Digestio aparatuaren gaiarekin loturiko ariketak ongi egiteko gai izatea izango da helmuga.


Ibilbidearen diseinua:
Egin beharreko ekintzak: skratch
Scratch Project

Izenak lotzeko:

Ariketa

Azterketa:

klikatu hemen

Errubrika

Erabili behar diren errekurtsoak: eskema eta bideoa
Denboraren kudeaketa 3 saio, ordu betekoa bakoitza. 1. klasea aurre ezagutzak aztertzeko eta eskemaren azalpena. 2. klase ordua  scratch, izenak lotzeko ariketak eta bideo bat . 3. ordua azterketa egiteko.

Amaia Gil, Bakarne Arana, Laida Badiola