lunes, 24 de mayo de 2010

"AVATAR"

Hona hemen gure "avatar"-a, gustuko izango duzuela espero dugu

martes, 18 de mayo de 2010

2. BITARTEKO HEZITZAILEA

2. BITARTEKO HEZITZAILEA



HELBURUAK:

· Gaiak modu erakargarri batean ikastea

· Teknologia berriak erabiltzen ikastea

GAITASUNAK:

· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

· Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

· Ikasten ikasteko gaitasuna

· Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

· Norberaren autonomiarakoa eta ekimenerako gaitasuna

NORI ZUZENDUA:

2-10 urte bitarteko haurrei zuzendua. Jarduera desberdinak aurki ditzakegu, gai ezberdinak lantzeko. Hain ikasle gazteekin erabili daitekeenez, oso bideratua izango da, hala ere, ikasleek asko ikas dezakete.

ABANTAILAK:

Ordenagailua erabiltzen hasi daiteke oso adin txikitatik, horrela, laster ohitzen dira teknologia berriak erabiltzera. Horrez gain, eskoletan ematen diren gaiak sakondu egiten dira bitarteko hau erabiliz. Erraza denez, haurrak laster egiten dira baliabide honetara.

ERABILITAKO ERREKURTSOAK:

· Ordenagailua

· Internet

· Istorioak egiteko behar den programa: http://gcompris.net/-es-

BALIABIDEA:

Tutoriala ikusteko klikatu hemen

lunes, 17 de mayo de 2010

1go BITARTEKO HEZITZAILEA

1go BITARTEKO HEZITZAILEA



HELBURUAK:

· Landuko dugun gaia era erraz eta erakargarri batean ikastea.

· Teknologia berriak erabiltzen ikastea.

GAITASUNAK:

· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

· Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna (orria ingelesez dago)

· Ikasten ikasteko gaitasuna

· Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

· Norberaren autonomiarakoa eta ekimenerako gaitasuna

NORI ZUZENDUA:

Lehen Hezkuntzako bigarren eta, batez ere, hirugarren ziklorako. Bigarren ziklokoek bitarteko honekin lan egin dezakete, nahiko bideratua dagoelako, hala ere, irakaslea oso gainean egon beharko du. Hirugarren ziklokoek, ordea, gauza izango dira bitarteko honekin lan egiteko, taldeka zein banaka. Lanak aurkezteko modu desberdina, erakargarria eta gelakideen arreta mantentzeko baliabide aproposa.

ABANTAILAK:

Egun teknologia berriak bultzatu nahian gabiltzanez, era egokia litzateke hau, kartulina eta goraziak alde batera utz ditzakegu noiz behinka bitarteko berri honekin aritzeko. Edozein gai tratatu daiteke. Lehen ziklokoak ere, irakasleak aurretik egindako istorioekin, lan egin dezakete (zenbatzen ikasiaz, letrak …). Bigarren eta hirugarren ziklokoak, bai ingurune, matematika, ingelesa … landu dezakete bitarteko honekin.

Duen arazo bakarra, ingelesez dagoela. Haurrek irakaslearen laguntza beharko dute, ingelesa ondo menperatzen ez badute behinik behin.

ERABILITAKO ERREKURTSOAK:

· Ordenagailua

· Internet

· Istorioak egiteko behar den programa: http://www.storyjumper.com/

BALIABIDEA:

Gure lana ikusteko hemen klikatu

viernes, 7 de mayo de 2010

Alizia errealitatearen herrian. Informazioaren teknologia berriak irakaskuntzaren egunerokoan

Teknologia berriek betetzen duten lekua eta bete beharko luketena aztertzen dira artikulu honetan. Ezin da ahaztu horien erabilpena hezkuntza ereduaren araberakoa izango dela; irakasteko modua nolakoa, teknologia berrien erabilpena halakoa ... irakurtzen jarraitzeko linka

Artikulu hau Hik Hasi aldizkaritik hartutakoa da. 2005-ekoa bada ere, bertan aipatzen diren hainbat gai gaur egungoa erakusten du.
"Irakasteko modua nolakoa, teknologia berrien erabilpena halakoa" esaldi honek asko esaten du gaur egun dugun hezkuntzaz. Eta ez bakarrik Lehen Hezkuntzan baita Unibertsitate mailan ere. Zoritxarrez, irakasle askorentzat askoz errazago da teknologia berri hauek alde batera uztea, lan asko baita orainarte emandako guztia eguneratzea baino. Irakasle hauek, seguruenik, errua norbaiti botatzekotan, teknologiei botako die.
Artikuluan prestakuntzaz ari denean hiru egoera aipatzen ditu: 1) Ideala: garrantzi gehiago ematen zaio kantitateari, kalitateari baino; 2) Hobea: ikaskuntza asozitiboa ezartzen zaiatzen da; 3) Erreala: ikasleen interes falta, bakarka ikastea. Azken hau da, zoritxarrez, egun Unibertsitatean ematen dena. Hala ere, esan beharra dago, Lehen Hezkuntzan gauzak aldatuz doazela, konstruktibismoari gero eta garrantzi gehiago ematen zaiolako. Honek ez du esan nahi, ohiko klase magistralak alde batera uzten dituztenik. Denarekin elkar lanean aritu baitaiteke.
Bukatzeko, bide luzea dugu oraindikan teknologia berriei ateak guztiz zabaltzeko, baina pixkanaka lortu dezakegula uste dugu.

miércoles, 5 de mayo de 2010

WEBQUEST

WebQuest tutoriala euskeraz
View more presentations from Pilar Etxebarria.

Webquest honen power pointa aukeratu dugu beronen garrantziaz jabetu gaitezen. Nahiko berria bada ere, gero eta hedatuago dago, gaur egun, hezkuntzan.
Webquest erabiliz ikasleek informazioa jaso dezakete era erakargarriago batean, gainera lanketa askoz esanguratsuagoa izanen da, errealitatearekin lotura zuzenak egin daitezkeelako. Oso baliabide bideratua da, irakasleak pausoak ematen dizkie ikasleei eta hauek jarraitu baino ez dute egin behar. Konstruktibismoaren gertu dago, baina konstruktibismo osoa lortzeko ez luke hain bideratua izan beharko.
Baliabide honen alde, beraz, esan behar dugu erakargarria dela ikasleentzat. Irakaslearentzat, ordea, hasieran behintzat zaila izango da. Zailtasuna ebaluazioan datza. Webquest honi hasiera emateko, ebaluazioatik hasi beharko da. Hau dela eta, hainbat webquest ez daude ondo eginak, ebaluazioa ez dagoelako ondo.

Impacto de las TIC en la educación

Jakin badakigu hezkuntza gizartearen oinarri garrantzitsu bat dela. Bideo honetan ikus dezakegu nola teknologia berriak hainbat lan esparru desberdinetan erabiltzen dituzten eta geroago hezkuntzan nola aplikatu dituzten ikus daiteke.
Txilen teknologia berriak erabili dituzten eran, hutsune digitalak gainditu dituztela eta bertan ematen diren desoreka sozialak atzean utzi dituztela dio bideoan. Zoritxarrez, hau sinestea asko kostatzen zaigu. Txilen dauden hainbat herrixkatan ordenadoreak egotea zaila ikusten dugu, are gehiago internet izatea. Kontuan izan gabe, azkeneko lur ikara. Hala ere, egin duten ahalegina ez da gutxiestekoa. Txile Hego Amerikan herrialde garrantzitsua bada ere, ez da Ipar Amerika ezta Europa herrialde bat, eta lortutakoa, agian Europa herrialde batzuk dutena baino gehiago da. Esaterako, Gasteizeko eskola batean arbela elektronikoaz aurten (2010) hasi dira, eta Txileko Don Bosco eskolan 2006an hasi ziren lanean.
Teknologia berri hauen erabilera garrantzitsua da ikasleentzat, partehartzea sustatu egiten da, errazago ikusten dituzte egoera errealak, eta iraganean zailtasunak ematen zizkieten ikasgaiak, matematikak adibidez, errazago ulertzen dituzte eta era dibertigarri batean gainera.
Beraz, ez gaitezen beldur izan teknologia berrien erabilera bultzatzerakoan.

martes, 4 de mayo de 2010

ADI eta bere erabilera



ADI dagoeneko edozein ikastetxetako ikasgelan aurki dezakegu, beraz edozein irakaslek bere funtzionamenduaren ezagun izan behar du. Oraindik asko dira berrikuntzen aurrean jarrera eszeptikoa azaltzen dutenak; gainetik begiratuz ADIk ere konplikatu xamarra ematen du, baina bideo honen bidez ikus dezakegu pare bat minututan azaltzeko kontua dela.
Bizitza guztiko arbelak dituen mugak gainditzeko asmoz, ADIren bidez baliabide ugari lor ditzakegu momentuan, bai irudiak txertatu, bai sarera sartu klik baten bidez ...
Ariketak modu digitalizatuan lantzeko aukera ezin hobea ere ematen digu, eta honen bidez haurren partaidetza errazagotu egiten da eta aldi berean motibazioak gora egingo du.
Beraz, egungo gizarte honetan nahi ta nahi ez aplikatu behar ditugu gure irakas tekniketara berrikuntza hauek, atzean geratu nahi ez badugu behintzat eta aldi berean gure ikasleak ere atzean utzi. 5. maila askotan esaterako ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila du eta ADIren bidez gidaturiko klaseak ematen dira.

miércoles, 14 de abril de 2010

Teknologia berriak hezkuntzan



Power Point hau aukeratu dugu IKT-ek egungo hezkuntzan duten eraginaz jabetzeko.

Gure gizartea hitz batzuetan definitzerakoan, informazio gizarteaz aritu gaitezke. Dakigunez eskola eta gizartea erabat elkarloturik doaz, hori dela eta, eskola gizartearen eskakizun berrietara moldatu beharrean aurkitzen da.

Eskola errotik aldatzeko beharrean irakasleen papera ere bestelakotu egiten da. Dagoeneko ez da soilik informazio teorikoaren emaile eta uneoro jakintzak berziklatu beharrean aurkitzen da. Hori dela eta IKT-en erabilera ezinbestekoaren aurrean aurkitu dira. Honen helburuak anitzak izango dira, norberaren esperientziarentzat onuragarria izateaz gain, ikasleen alorrean ere abantaila oro ekarriko ditu (interesa handitu, bere aktibotasuna bultzatu ...). Gainera, orainarteko baliabideen eskutik izan ditugun mugak apurtzeko bide ezin hobeagoa dugu, aukera zabalak daude baita betidanik ezagutu eta erabili ditugun testuliburuak erabat ordezkatu dezaketenak ere.