Jakin badakigu hezkuntza gizartearen oinarri garrantzitsu bat dela. Bideo honetan ikus dezakegu nola teknologia berriak hainbat lan esparru desberdinetan erabiltzen dituzten eta geroago hezkuntzan nola aplikatu dituzten ikus daiteke.
Txilen teknologia berriak erabili dituzten eran, hutsune digitalak gainditu dituztela eta bertan ematen diren desoreka sozialak atzean utzi dituztela dio bideoan. Zoritxarrez, hau sinestea asko kostatzen zaigu. Txilen dauden hainbat herrixkatan ordenadoreak egotea zaila ikusten dugu, are gehiago internet izatea. Kontuan izan gabe, azkeneko lur ikara. Hala ere, egin duten ahalegina ez da gutxiestekoa. Txile Hego Amerikan herrialde garrantzitsua bada ere, ez da Ipar Amerika ezta Europa herrialde bat, eta lortutakoa, agian Europa herrialde batzuk dutena baino gehiago da. Esaterako, Gasteizeko eskola batean arbela elektronikoaz aurten (2010) hasi dira, eta Txileko Don Bosco eskolan 2006an hasi ziren lanean.
Teknologia berri hauen erabilera garrantzitsua da ikasleentzat, partehartzea sustatu egiten da, errazago ikusten dituzte egoera errealak, eta iraganean zailtasunak ematen zizkieten ikasgaiak, matematikak adibidez, errazago ulertzen dituzte eta era dibertigarri batean gainera.
Beraz, ez gaitezen beldur izan teknologia berrien erabilera bultzatzerakoan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario