1go BITARTEKO HEZITZAILEA
HELBURUAK:
· Landuko dugun gaia era erraz eta erakargarri batean ikastea.
· Teknologia berriak erabiltzen ikastea.
GAITASUNAK:
· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
· Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna (orria ingelesez dago)
· Ikasten ikasteko gaitasuna
· Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
· Norberaren autonomiarakoa eta ekimenerako gaitasuna
NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako bigarren eta, batez ere, hirugarren ziklorako. Bigarren ziklokoek bitarteko honekin lan egin dezakete, nahiko bideratua dagoelako, hala ere, irakaslea oso gainean egon beharko du. Hirugarren ziklokoek, ordea, gauza izango dira bitarteko honekin lan egiteko, taldeka zein banaka. Lanak aurkezteko modu desberdina, erakargarria eta gelakideen arreta mantentzeko baliabide aproposa.
ABANTAILAK:
Egun teknologia berriak bultzatu nahian gabiltzanez, era egokia litzateke hau, kartulina eta goraziak alde batera utz ditzakegu noiz behinka bitarteko berri honekin aritzeko. Edozein gai tratatu daiteke. Lehen ziklokoak ere, irakasleak aurretik egindako istorioekin, lan egin dezakete (zenbatzen ikasiaz, letrak …). Bigarren eta hirugarren ziklokoak, bai ingurune, matematika, ingelesa … landu dezakete bitarteko honekin.
Duen arazo bakarra, ingelesez dagoela. Haurrek irakaslearen laguntza beharko dute, ingelesa ondo menperatzen ez badute behinik behin.
ERABILITAKO ERREKURTSOAK:
· Ordenagailua
· Internet
· Istorioak egiteko behar den programa: http://www.storyjumper.com/
BALIABIDEA:
Gure lana ikusteko hemen klikatu
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario