martes, 4 de mayo de 2010

ADI eta bere erabilera



ADI dagoeneko edozein ikastetxetako ikasgelan aurki dezakegu, beraz edozein irakaslek bere funtzionamenduaren ezagun izan behar du. Oraindik asko dira berrikuntzen aurrean jarrera eszeptikoa azaltzen dutenak; gainetik begiratuz ADIk ere konplikatu xamarra ematen du, baina bideo honen bidez ikus dezakegu pare bat minututan azaltzeko kontua dela.
Bizitza guztiko arbelak dituen mugak gainditzeko asmoz, ADIren bidez baliabide ugari lor ditzakegu momentuan, bai irudiak txertatu, bai sarera sartu klik baten bidez ...
Ariketak modu digitalizatuan lantzeko aukera ezin hobea ere ematen digu, eta honen bidez haurren partaidetza errazagotu egiten da eta aldi berean motibazioak gora egingo du.
Beraz, egungo gizarte honetan nahi ta nahi ez aplikatu behar ditugu gure irakas tekniketara berrikuntza hauek, atzean geratu nahi ez badugu behintzat eta aldi berean gure ikasleak ere atzean utzi. 5. maila askotan esaterako ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila du eta ADIren bidez gidaturiko klaseak ematen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario