Teknologia berriek betetzen duten lekua eta bete beharko luketena aztertzen dira artikulu honetan. Ezin da ahaztu horien erabilpena hezkuntza ereduaren araberakoa izango dela; irakasteko modua nolakoa, teknologia berrien erabilpena halakoa ... irakurtzen jarraitzeko linka
Artikulu hau Hik Hasi aldizkaritik hartutakoa da. 2005-ekoa bada ere, bertan aipatzen diren hainbat gai gaur egungoa erakusten du.
"Irakasteko modua nolakoa, teknologia berrien erabilpena halakoa" esaldi honek asko esaten du gaur egun dugun hezkuntzaz. Eta ez bakarrik Lehen Hezkuntzan baita Unibertsitate mailan ere. Zoritxarrez, irakasle askorentzat askoz errazago da teknologia berri hauek alde batera uztea, lan asko baita orainarte emandako guztia eguneratzea baino. Irakasle hauek, seguruenik, errua norbaiti botatzekotan, teknologiei botako die.
Artikuluan prestakuntzaz ari denean hiru egoera aipatzen ditu: 1) Ideala: garrantzi gehiago ematen zaio kantitateari, kalitateari baino; 2) Hobea: ikaskuntza asozitiboa ezartzen zaiatzen da; 3) Erreala: ikasleen interes falta, bakarka ikastea. Azken hau da, zoritxarrez, egun Unibertsitatean ematen dena. Hala ere, esan beharra dago, Lehen Hezkuntzan gauzak aldatuz doazela, konstruktibismoari gero eta garrantzi gehiago ematen zaiolako. Honek ez du esan nahi, ohiko klase magistralak alde batera uzten dituztenik. Denarekin elkar lanean aritu baitaiteke.
Bukatzeko, bide luzea dugu oraindikan teknologia berriei ateak guztiz zabaltzeko, baina pixkanaka lortu dezakegula uste dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario